Gilles Tréhin (1972ko urtarrilaren 10a) frantziar idazle eta artista da, Urville izeneko fikziozko hiriaren kontzeptua garatu izanagatik ezaguna.
Bizitza
Gilles Tréhin 1972an jaio zen. Autista da[1] eta bere gaitasun sozial eta kognitiboak modu atipikoan garatu ziren[2][3].
1984az geroztik, Urville fikziozko hiriaren diseinuan aritzen da. Dumont-d'Urville base antartikoari erreferentzia eginez jarri zion izena[1]. Hiriaren eta bertako eraikinen plano ugari marraztu zituen[3]. Egunero hainbat ordu ematen ditu proiektu honetan[4]. Urvilleren historia eta ekonomia ere garatu zituen, tokiko historiarekin eta ekonomiarekin lotuta[2]. Gainera, sistema politikoa eta politikariak asmatu zituen[4]. 2004an Urville liburua idatzi eta aurkeztu zuen, eta 2006an ingelesezko itzulpena agertu zen[3].
Gaur egun, Tréhin Cagnes-sur-Merren bizi da Catherine Mouet bikotekidearekin[3].
Lanak
- Urville Entre émotion et fascination, cité imaginaire ou rêve visionnaire (2006)
Erreferentziak
Kanpo estekak