Gilen V.a (969– 1030eko urtarrilaren 31a), "Nagusia" ezizenaz ezaguna, Poitiersko konde eta Akitaniako dukea (1004–1030) izan zen.
Biografia
Gilen burdinazko besoa bere aita dukerriari uko eta duke bilakatu zen, ama dukeordea izanik. Ez zen gerrari aparta baina bai printze jarduna. Italiako erregea izatekotan ere izan zen, baina herrialdearen egoera politikoak uko egitera behartu zuen.
Ezkontza eta seme-alabak
Hirutan ezkondu zen. Lehendabizikoz Adalemoda Limogeskoa ezkondu eta seme bakarra izan zuten:
- Gilen, bere oinordekoa
Bigarrenez Gilen II.a Antso Gaskoniakoaren alaba Antsa edo Briska ezkondu eta seme bi eta alaba bat izan zituzten:
- Oto, Baskoniako dukea izango zena.
- Adalais
- Tibalt
Hirugarrenez eta azkenekoz Oto Gilen Borgoniakoaren alaba Ines ezkondu eta seme bi eta alaba bat ere izan zituzten:
- Petri Gilen
- Gui-Geoffroi
- Ines, Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa ezkondu zuena.