Ghost Riders in the Sky

Ghost Riders in the Sky
R.E.M.en, Johnny Cashen, Stan Jonesen eta Burl Ivesen musika-lana
Egilea(k)R.E.M., Johnny Cash, Stan Jones eta Burl Ives
Argitaratze-data1948
Ezaugarriak
Genero artistikoacountrya
HitzakStan Jones
BideoaYouTube
R.E.M.en, Johnny Cashen, Stan Jonesen eta Burl Ivesen kronologia
I Will Rock and Roll with You (en) Itzuli Ghost Riders in the Sky

Ghost Riders in the Sky: A Cowboy Legend (euskaraz Zaldun Mamuak Zeruan: Cowboyaren kondaira) Ameriketako Estatu Batuetako country abesti ospetsu bat da. 1948ko ekainaren 5ean Stan Jones musikariak idatzi zuen.

1949. urtetik aurrera bertsio ugari izan ditu: Bing Crosby, Frankie Laine, Johnny Cash... zineman ere filma ugarien soinu banden barnean agertu izan ohi da.

Bestalde, The Doors musika taldearen Riders on the Storm abestia eta Marvel Comics komiki etxearen Ghost Rider pertsonaia asmatzeko oinarri izan zen.

Gaia

Abestiak cowboy batek izandako amets edo ikuspegi harrigarri bati buruz mintzo da: lasterka zerua zeharkatuz doan begi gorridun behitalde bat, hau ehizatu asmoz atzetik madarikatutako cowboy mamu talde bat doalarik. Une jakin batean, cowboy mamuetako batek begira dagoen cowboyari ohar hau egiten dio: jokamoldez aldatzen ez badu, cowboy mamuen antzera deabruaren ganaduaren atzetik zeru amaigabea zeharkatuz bukatuko duela. Istorio honek Mendebaldeko Europako mitologian orokorrean ematen den Ehiztari Beltza edo Ehiza Basatiaren eragin nabarmena duela dirudi.

Kanpo estekak