Gernika Francisco Escuderoren lau aktoko opera da, Luis Iriondoren ideian oinarritua. Libretoa Karmelo Iturria eta Augustin Zubikaraik idatzi zuten[1]
Historia
1979 eta 1985 artean konposatu zen Donostian, Zarautzen eta Gernikan. 1987ko apirilaren 25ean kontzertu bertsioan estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian Gernikako bonbardaketaren 50. urteurreneko oroimenaren baitan[2].
2008an Euskadiko Orkestrak diskoan grabatu zuen[3].
2009ko abuztuaren 26an Euskadiko Orkestra eta Bilboko Koral Elkarteak berriro aurkeztu zuten kontzertu bertsioan Donostiako Musika Hamabostaldian[4], bakarlari hauekin: Ana María Sánchez (Gernika), Gustavo Peña (Gogor), Alfonso Echevarría (aitona), Federico Gallar (Podio), Fernando Cobo (Publio)[5].
2017ko apirilean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan operaren eszenen hautaketa bat aurkeztu zen, bakarlari hauekin: Carmen Solís (Gernika), Federico Gallar (Podio), Gustavo Peña (Gogor), Fernando Latorre (aitona), Miguel Ángel Arias (erregea)[6][7][8].
Pertsonaiak
Pertsonaia
|
Tesitura
|
Estreinaren antzezle-zerrenda[2]
|
Gernika
|
soprano
|
María Luisa Castellanos
|
Gogor
|
tenor
|
Antonio Barasorda
|
Publio
|
tenor
|
Koldo Villar
|
Aitona
|
baritono
|
Juan Galindo
|
Podio
|
baxu
|
Alfonso Etxebarria
|
Erregea
|
baxu
|
Peter Vassiliev-Petrov
|
|
tenor
|
Jesús Arranz
|
|
baxu
|
Fernando Cobo
|
Erreferentziak
Kanpo estekak