Ama irakaslea zuen eta aita liburu-saltzailea. Hamar urte zituela, Espainiako Gerra Zibila hasi zen, eta gurasoak espetxera eraman zituzten. Hala, aitona-amonaren babespean gelditu zen. Gerra amaitu zenean, Salamancan hartu zuen bizileku familiarekin; han, gurasoek Cervantes liburu-denda erosi zuten.
Batxilergoko bosgarren mailan utzi zituen ikasketak familiari lagundu ahal izateko, eta, BBCren diru laguntzari esker, liburuen argitalpenari buruzko ikastaro bat egin zuen Londresen.
1959an, Anaya S.A. enpresa sortu zuen, batxilergorako testu-liburuak argitaratzeko helburuarekin. Anaya taldeko presidente sortzaile izateaz gainera, Nazioarteko Argitaldarien Elkarteko irakurketari buruzko batzordeko presidente da Genevan, bai eta International Electronic Publishing Research Centre Limited erakundeko presidente ere.