Germaine Van Parys, sortzez Germaine Eberg (Saint-Gilles, Belgika, 1893ko apirilaren 18a – Brusela, 1983ko otsailaren 22a) argazkilari belgikarra zen.[1]
Belgikan, argazkilaritzan aitzindari eta prentsako lehen emakume argazkilaria izan zen, eta 1918 eta 1968 artean egindako argazki historikoen bilduma utzi zuen.
Biografia
Germaine Ebergek bere ametsa bete zuen Le Soir egunkari belgikarrarentzat argazkilari profesionala bihurtzean.[2] Hala, Belgikako prentsako lehen emakume argazkilaria izan zen. Mende erdi batez, Belgikako hainbat eszenari atera zizkion argazkiak: Bruselako folklore-gertaerak, Brujaseko beginagea, Albert Einstein, errege-familia, gerrako errefuxiatuak, ehunka urteko jauregietan egindako agerraldiak.[3]
Felix Van Parys prentsa-argazkilariarekin ezkondu zen. 1940 eta 1944 artean, nazien zaintzapean zeuden egunkarien eskaerei uko egin zien.[4]
2012an, atzera begirako erakusketa egin zen Cinquantenaire Museoan. Johan Swinnen, Bruselako Unibertsitate Libreko artearen historiako irakaslea, izan zen komisarioa.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak