Gerhardtia borealis

Gerhardtia borealis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaGerhardtia
Espeziea Gerhardtia borealis
BasionimoaAgaricus borealis

Gerhardtia borealis Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Agaricus borealis (Basionimoa), Tricholoma boreale, Lyophyllum incarnatobrunneum, Rhodocybe calocyboides, Lyophyllum serius, Lyophyllum boreale, Gerhardtia seria, Gerhardtia incarnatobrunnea.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero gutxi-asko zapaldua, konkordun samarra, eta pixka bat titiduna ale batzuetan. Kapelaren azala glabroa, gelifikatua, higrofanoa ez, larru kolorekoa, arre-laranja kolorekoa erdian ilunagoa. Ertz uhindua, kolore argiagoarekin, kanpoaldean ia zurixka, inbolutua ale gazteetan, gero zuzena eta soberakinekin.

Orriak: Nahiko trinkoak, bihurgunetsuak, adnatuak edo ia libreak, orritxo ugarirekin, zurixkak edo krema kolorekoak, ertz irregularrarekin. Espora jalkina zuria.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, pixka bat okertua, barnehuts samarra ale zaharretan, fibrilosoa, goialdean pruinaduna, zurixka edo krema-boli kolorekoa, orrien antzekoa; maneiatzen denean tonalitate okre antzekoak hartzen ditu oinarrirantz.

Haragia: Zurixka eta kolorez aldatzen ez dena, pepino usaina irinarenarekin nahastua eta zapore mingotsa, leuna.[1]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak

Jangarritasuna

Ez da jangarria

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  2. Gerhardtia borealis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak