Georges David Wolinski (Tunis, Tunisiako Protektoratu Frantsesa, 1934ko ekainaren 28a - Paris, Frantzia, 2015eko urtarrilaren 7a) frantziar marrazkilaria izan zen.
Alderdi Komunistaren jarraitzailea izan zen nahiz eta bertako militantea ez izan. L'Humanite argitalpen komunistan ohiko marrazkilaria izan zen eta Hara-Kiri aldizkari eta astekariaren kolaboratzailea ere izan zen[1].
2015eko urtarrilaren 7an, Charlie Hebdoren aurkako atentatuan hil zen.