Georges Duhamel, benetako izena Denis Thévenin (Paris, Frantzia, 1884ko ekainaren 30a - Valmondois, Val-d'Oise, Frantzia, 1966ko apirilaren 13a) frantses idazlea izan zen.
Biografia
Lehen Mundu Gerran oinarrituriko Vie des martyrs (1914, "Martirien bizitza") eta Civilisation (1917, "Zibilizazioa") eleberriek ospe handia eman zioten Duhameli. Geroago bi eleberri-sail handi idatzi zituen: Vie et Aventures de Salavin (1920-1932, "Salavianen bizitza eta abenturak", sei liburuki) eta Chronique des Pasquier (1933-1945, "Pasquiertarren kronikak", hamar liburuki). Berea da, halaber, Scènes de la vie future (1930, "Etorkizuneko bizitzaren eszenak") saioa.
Erreferentziak