George Town[1] (malaysieraz: Tanjung, txineraz: 喬治市, pinyinez: Qiáozhì Shì) Malaysiako Penang estatuko hiria da. Penang uharteko ipar-ekialdean dago eta 220.000 biztanle inguru ditu (400.000, aldiriak barne). Ekialdeko Indietako Konpainia Britainiarreko merkatari Francis Light kapitainak 1786an sortu zuen, konpainiaren oinarri gisa Malaysiako estatuetan. Kedahko sultanaren eskutik lortu zuen uhartea, eta Cornwallis gotorlekua eraiki zuen uharteko ipar-ekialdeko izkinan. Merkataritza gero eta handiagoaren erreferentzia-puntu bihurtuta, uharteko biztanleria 1804an 12.000 biztanlera iritsi zen.
UNESCOk hiria Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2008an, Malakarekin batera, Malakako itsasarteko bi toki historikoenak baitira. Ekitaldi horren ondoren lehiaketa bat antolatu zen eta artista asko aurkeztu ziren. Ernest Zacharevic eta Tang Mun Kian hautatu zituzten hiria edertzeko proiektua garatzeko.
Erreferentziak
Kanpo estekak