George Vincent Rhoden (Kingston, 1926ko abenduaren 13a – 2024ko abuztuaren 24a) jamaikar atleta izan zen.
Jamaikan jaio zen eta ondoren San Frantziskora joan zen bizitzera. 1948ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, baina ez zuen dominarik lortu. 1950ean munduko errekorra ezarri zuen 400 metroko lasterketan 45,8 segundoko denborarekin. 1952ko Jokoetan urrezko bi domina irabazi zituen atletismoan, 400 metroko eta 4 x 100 metroko erreleboko probetan. Lasterketa honetan talde jamaikarrak munduko errekor berri bat ezarri zuen.