Valentziako Generalitatearen Polizia, Valentziako Autonomia Polizia edo Valentziako Autonomia Erkidegoari esleitutako Polizia Nazionalaren unitatea (ofizialki Policia de la Generalitat) Valentziako Generalitatearen agindupean dagoen lurralde polizia da. Nahiz eta Generalitatearen menpe egon, organikoki Espainiako Polizia Nazionalaren zati da eta ez da polizia autonomiko osoa Ertzaintza, Mossos d'Esquadra edo Foruzaingoa diren bezala. 1992 sortu zen eta 1993 urtean jarri zuten martxan.