GaztelugatxeOskorri taldeak sortutako abesti herrikoia da[1]. 1980. urtean Elkar diskoetxean Xoxoa zigiluarekin argitaratutako Plazarik plaza diskoan kaleratu zuten.
Disko berean agertu ziren beste zazpi kantak ere oso ezagun bihurtu ziren: Furra furra, Tirauki, Violetaren martxa, Basa andere, Zortziko berri bat, Etxahun, eta Kaio luma zikina
Aingeru Bergizes (baxua) eta Jose Manuel Cacho (biolina) sartu ziren Oskorri taldean Plazarikplaza disko hori grabatzeko. Oskorriren arrakasta masiboaren diskoa izan zen. Taldearen sonoritatearen hainbat ezaugarri nagusi agertu ziren disko horretan: Balada gozoak zein dantzarako kantu arinak egiteko gaitasuna, ironia eta umorearen erabilera kritikoa, folklorearen irakurketa berritzailea eta tresna elektrikoek jantzitako sonoritate gehienbat akustikoa.[2]
Bertsioak
1984an bigarren bertsio bat argitaratu zuen Oskorrik Alemania euskaraz diskoan.
1996an Oskorri taldearen 25. urteurreneko zuzeneko kontzertuan beste bertsio bat egin zuten Liam O'Flynn irlandar abeslariarekin, 25 kantu-urte diskoan argitaratu zena.[3]
Hitzak
Askatasuna ospatzeko olerkia da, sinplea eta sakona aldiberean. Doinua herrikoia da eta hitzak Natxo de Feliperenak. Bertsoek kontatzen dute orain dela seiehun urte euskaldunontzako altxor bat zekarren itsasontzi bat hondatu zela Gaztelugatxe parean pasatzerakoan. Altxor hori aurkitzen du protagonistak uretan sartuta baita altxorra zein zen deskubritu ere: "... inor ez zapaltzeko gogoa, zapalduak ez izatekoa; hau da gure urguilua, altxor guztien iturria".
1996an Oskorriren 25. urteurreneanLiam O'Flynn irlandar musikariak bigarren bertsoa gaelikoz kantatu zuen , E. Béhal eta S. ó H-Eochagaín-en bertsioa, honela.[3]