Gaztelau Ezkerra 2002an Madrilen formalki osatu zen, Izquierda Comunera (gazteleraz, Ezker Komuneroa) Unidad Popular Castellana (gazteleraz, Gaztelau Herri Batasuna) bazegoen erakunde batean; Yesca (euskaraz, Ardagai), antzina Juventudes Castellanas Revolucionarias (gazteleraz, Gaztelau Gazteria Iraultzaileak) deitutako kolektiboa; Mujeres Castellanas (gazteleraz, Gaztelau Emakumeak) eta CĂrculo Castellano de Toledo (gazteleraz, Toledoko Gaztelau Zirkulua). Partido Comunista del Pueblo Castellano (Espainiako Herrietako Alderdi Komunistaren Gaztelako atala) Gaztelau Ezkerrean sartu zen, baina, geroago, erakundetik atera zen.
Gaztelau Ezkerraren helburua Gaztela batzea da, Gaztelako Nazio deritzoten eremua pairatzen duen zatiketa gaindituz. Izan ere, Nazioa bost autonomia-erkidegoetan zatituta dago. Bestalde, Gaztelan errepublika sozialistaburujabea ezarri nahi dute, berena eginez komuneroen ohiturak eta urtero apirilen 23an Villalar de los Comunerosko zelaietan aldarrikatzen dute eskaera horiek. Egun hura ofizialki Gaztela eta Leongo eguna da, eta erakunde gaztelanistek, Izquierda Castellana edo Tierra Comunera, kasu, Gaztelako Egun Nazional bezala aldarrikatzen dute.
Hauteskundeetan emaitza txikiak izan ditu: 2003ko autonomia erkidegoetako hauteskundeetan, 621 boto (0,06%) Gaztela-Mantxan, 3.972 boto (0,25%) Gaztela eta Leonen eta 1.119 boto (0,04%) Madrilgo autonomian.
Gaztelau Ezkerra Valladoliden, Segovian, Salamancan, Cuencan, Guadalajaran, Ciudad Realen, Palentzian, Burgosen, Madrilen eta Toledon dago.