Gazte Topagune Sozialista

Gazte Topagune Sozialista urtero Euskal Herriko herri batean ospatzen den gazte komunisten bilkura bat da. Ekitaldietan hitzaldi eta bestelakoez gain, kontzertuek eta ekintza ezberdinek (boxeoa besteak beste) izaten dute erakargarritasun handia.

Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak antolatutako ekitaldi hau, agian erakunde hauen urteko ekintzarik aipagarriena da.

Edizioak

Mugimendu Sozialistaren barnean dauden Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak antolatu dituzte. Lehena 2019an izan zen eta data eta leku ezberdinetan antolatu dituzte.

  • 2019 - Azpeitia. Ekainaren 12tik ekainaren 15era Esklabak eraikinean[1]. Euskal Herri osoko ehunka gazte batu ziren bertan. Ekitaldi politikoan, IAk eta GKSk "botere sozialista metatzeko bizitzako eremu guztietan lan gaitasunen antolaketaren gauzapena" aldarrikatu zuten. Bide horretan, "lan egunen eraginkortasuna" eta "antolakuntza zein koordinazio gaitasuna" azpimarratu zituzten.
  • 2020 - Legutio. Apirilaren 9tik apirilaren 13ra. "Indarren zentralizazioa" izango zen tresnetako bat"[2] baina COVIDaren ondorioz, bertan behera geratu zen.
  • 2021 - Altsasu. Urriaren 8tik azaroaren 12ra[3]. 1500 gazte baino gehiago batu dira, estrategia sozialistaz eta testuinguru politikoaz hausnartzeko[4].
  • 2022 - Durango. Uztailaren 20tik uztailaren 24ra[5] Antolatutako egitarauaren barruan: hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak, film labur lehiaketa, kirol ikuskizunak, kontzertuak... «Antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune» bihurtu nahi izan zuten, «hausnarketa politikorako eta komunitate politikoa indartzeko». Hala, «komunismoaren gaurkotasunaz nahiz gazteok modu independentean antolatzeak duen garrantziaz eztabaidatzeko» baliatu nahi izan zuten elkargunea[6].
  • 2023 - Atarrabia eta Burlata. Urriaren 11tik 15era. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" zela azaldu zuten[7].
  • 2024 - Altsasu Urriaren 31tik azaroaren 3ra. Europako krisi ekonomikoa, gazte mugimenduaren historia eta emakumeen lan prekaritatea landu zituzten, besteak beste. Palestinako eta Libanoko herri langileei elkartasuna adierazi zioten eta "Gerraren eta faxismoaren aurrean gazteok sozialismora batu" lelopean manifestazioa burutu zuten[8][9]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak