Gaztaño edo Gaztañedo[1] Errenteriako auzo bat da, herriko erdialdean eta Arramendi mendiaren artean dagoena. Bertan, EuskoTreneko bi geltokietako bat dago. Auzo honetan, era berean, Oreretako gaztetxea dago.
Historia
2024ko irailaren 26tik 29ra Hackmeetinga egin zen auzokideen laguntzarekin.[2]
Gaztañoko jaiak
Ekaina aldean, San Juan suko ospakizunekin batera (ekainaren 23a) eta egun honen aurreko asteburu osoan zehar, auzoko festak antolatzen dituzte auzotarrek, Gaztaño errepublika independente eta intsumituko jaiak izenaz. Auzoko jaiek badute pertsonaia berezi bat, Maritxu sorgina edo Maritxu mozkor[3] deiturikoa. jaien hasieran auzo elkartearen egoitzatik Arrietatarren etxera jaisten da eta auzoko plazaren gainean egoten da jaiak zaintzen.
Erreferentziak
Kanpo estekak