Gauteng (ingelesez xaʊˈtɛŋ ahoskatua; tswaneraz: Gauteng; sothoeraz: Gauteng; zulueraz: eGoli; tsongeraz: Gauteng/eXilungwini; xhoseraz: iRhawuti; hegoaldeko ndebeleraz: I-Gauteng; venderaz: Gauteng) Hegoafrikako bederatzi probintzietako bat da, herrialdeko txikiena eta jendetsuena. Ipar-ekialdean dago, Highveld goi-ordokian. 18.178 kilometro koadroko eremua hartzen du,[1] eta 13.399.724 biztanle zituen 2016an.[2] Biztanleen % 21 inguru zuluera hiztunak dira, % 14 afrikaans hiztunak, eta % 13 sothoera hiztunak. Johannesburg da hiriburua.
Banaketa administratiboa
Gauteng probintzia hiru metropoli udalerri (Tshwane, Johannesburg eta Ekurhuleni) eta bi barruti udalerritan banaturik dago. Barruti udalerriak 6 udalerri lokaletan azpibanaturik daude.
|
Izena
|
Kodea
|
Hiriburua
|
Eremua (km2)[3]
|
Biztanleria (2016)[4]
|
Dentsitatea (bizt/km2)
|
|
City of Ekurhuleni
|
EKU
|
Germiston
|
1.975
|
3.379.104
|
1.710,6
|
|
City of Johannesburg
|
JHB
|
Johannesburg
|
1.645
|
4.949.347
|
3.008,8
|
|
City of Tshwane
|
TSH
|
Pretoria
|
6.298
|
3.275.152
|
520,0
|
|
Sedibeng
|
DC42
|
Vereeniging
|
4.173
|
957.528
|
229,5
|
|
West Rand
|
DC48
|
Randfontein
|
4.087
|
838.594
|
205,2
|
Erreferentziak
Kanpo estekak