- Artikulu hau txakurrentzako lepokoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Garranga (argipena)».
Garranga, burdina-garranga, txarrantxa edo karrankla, txakurrek eraman ohi zuten burdinazko puntaz jositako lepoko bat zen. Artzanor edo mastinek erabilia batez ere, ardiak zaintzean otsoengandik defentsa gehigarri bat izan zezaten[1].
Zoilo Moso zaraitzuarraren hitzetan:
«
|
[Txakur] guziek ermaten zien lepoan xoraldi bat itze anitzekin ta puntak kanpoko aldeala ta diaitzen zren karranklak.
|
»
|
Zoilo Moso
|
Iruditegia
-
Alpeetako artzanoren garrangak.
-
Burdina hutsezko lepokoa, Gaztelakoa.
-
Kangal txakur arraza turkiarra,
mastin bat.
-
Garapen modernoa: Larruzko lepokoan burdinazko puntak, apaingarri nagusiki.
Erreferentziak
Kanpo estekak