Gari-bahetzaileak (frantsesez, Les Cribleuses de Blé) Gustave Courbetek 1854an margotutako olio-pintura da. Parisko 1855eko aretoan erakutsi zuen lehenengo aldiz, eta 1861ean Nantesen. Harrezgeroztik Nantesko Arte Ederren Museoan egon da.
Agertzen diren bi emakumeak Courbeten bi arreben irudiak dira ziurrenik: Zoe (erdialdean) eta Juliet (eserita). Umetxoa Désiré Binet izan daiteke, margolariaren seme ez-legitimoa.