Gari-alearen parabola (grezieraz: ὁ κόκκος τοῦ σῑ́του, ho kókkos toû sī́tou) Jesus Nazaretekoak Joanen ebanjelioan aipatzen duen alegoria bat da, piztuera eta sakrifizioari buruz.
Testua
Elizen Arteko Bibliaren bertsioan horrela agertzen da[1]:
«
|
24 Bene-benetan diotsuet: Gari-alea, lurrean sartu eta hiltzen ez bada, bera bakarrik gelditzen da; hiltzen bada, ordea, fruitu asko ematen du. 25 Bere bizia maite duenak galdu egingo du; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten duenak betiko bizirako gordeko du. 26 Nire zerbitzari izan nahi duenak jarrai biezat eta, ni nagoen tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dena, Aitak ohoratu egingo du.
|
»
|
Interpretazioa
Jesusek piztuera eta Jainkoaren erreinuari buruzko parabola hau bizitzaren eguneroko zirkunstantzietatik atera zuen. Bertako nekazariek erraz uler zezaketen lurrean ereindako hazi hilek sortutako "berpiztearen" printzipioa[2]. Jesusek gari alearen metafora erabiltzen du egoaren heriotzak salbazioa bilatzeko eta Zeruko Erresuman sartzeko duen garrantzia irudikatzeko. Iradokitzen du lehenik hiltzen utzi behar dela eta norberak munduari buruz dituen uste eta ideiak erantzi behar direla, jatorrizkoa baino ni garbiago eta bertutetsuago batekin birjaio ahal izan aurretik[3].
Pailo apostoluak ere esaten du: "Lurrean ereiten dena deskonposizioaren mende dago, berpizten dena ustelezina da" (1 Ko 15:42).
Erreferentziak
Kanpo estekak