Garbigailuaren lehen patentea Ingalaterran erregistratu zen 1690. urtean. 1767an, Henry Sidgierrek britainiar patente bat lortu zuen danbor birakaria zuen garbigailu baterako, eta 1862an, Richard Lansdalek bere "garbigailu birakari trinkoa" erakutsi zuen[4].
Ameriketako Estatu Batuetan lehen patentea New HampshirekoNathaniel Briggsentzat izan zen arren 1797an, 1836an Patenteen Bulegoan gertatutako sute baten ondorioz diseinatutako garbigailu motaren berririk ez dago. John E. Turnbullek 1843an garbigailu bat patentatu zuen.
1904an jada Estatu Batuetan garbigailu elektrikoak iragartzen ari ziren, eta Estatu Batuetako salmentak 1928an 913.000 unitatera iritsi ziren. 1940an, Estatu Batuetan argindarra eskura zuten 25.000.000 etxeetatik % 60k garbigailu elektriko bat zuen. Hala ere, neurri batean, 1940ko hamarkadaren amaieratik 1950eko hamarkadaren hasierara, garapen ekonomikoaren ondorioz ugaritu zen etxeetan. Europan 1960ko hamarkadaren hasieran, eguneroko aparatu bihurtzen da. Europako industria-enpresa garrantzitsuak garbigailu ugari fabrikatzen hasi ziren (Miele, AEG Electrolux, Zanussi, Siemens Bosch, Balay, Samsung, Lg). Laster bilakatu zen etxean garbigailu bat izatea ospe eta prestigio sozialaren adierazpena.
Garbigailuaren bilakaera estetikoa eta funtzionala oso garrantzitsua izan da, batez ere azken urteotan, mikroelektronika aplikatuta. Estetikari dagokionez, 1980ko hamarkadan oso zabalduta zeuden etxetresna elektriko panelagarriek diseinu kurbo eta estilizatuei eta kolore-barietate ugariri bide eman diete.