Gabriel NarzabalGonzalez (Irun, 1954) eskultore gipuzkoarra da. Bi urtez irabazi zituen Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan eta 1982an erakusketa bat antolatu zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren aretoan.[1]
Eskulturak
Bidasoa ibaiko Oxin-Biribil bidegorrian dagoen Laiak eskulturaGabriel Narzabalena da. Irungo Udalak eskatuta, 1984an egin zuen Corten altzairuan, 4,5 metroko altuera eta 9,6 tonako pisuarekin.[2] Urte hartan Irungo kaleetan eskultura-baliabide garaikideak oso gutxi ziren, hiru hauek bakarrik: José Luis ZumetarenHorma-irudia, OteitzarenHilarriaNazioarteko Zubian, eta Nestor BasterretxearenIturria besterik ez ziren. Irungo Udalaren Kultur Kontseiluak aurrekontu-partida bat onartu zuen kalean artea sustatzeko eta eskultura egiteko. Urtarrilean, Irungo Udalak eskultura-erakusketa bat antolatu zuen. Gabriel Narzabalek bere “Laiak” zirriborroa aurkeztu zuen. Narzabal oso erreferentzia onekin joaten zen erakusketara, bi aldiz lortuta baitzuen lehen eskultura-saria Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan.
Anaka 1881 kultur elkarteak banaten duen sariarekin entregatzen den Soroxarta eskultura ere Narzabalena da.
Sariak
1983: Artista Hasiberrien XXIII. Lehiaketa irabazi zuen Donostian.
1984: Artista Hasiberrien XXIII. Lehiaketa irabazi zuen Donostian.[3]