Gabriel José Zuloaga Moiua (Hondarribia, 1684ko uztailaren 13a - Madril, 1764) gipuzkoar militar eta funtzionarioa izan zen. Espainiako Ondorengotza Gerran borrokatu ondoren, 1736an Venezuelako kapitain jeneral eta gobernadore izendatu zuten. Jenkinsen belarriaren Gerran La Guaira defendatu zuen.