Gabota Frantziako antzinako dantza da, XVI. mendearen ingurukoa eta Gap eskualdean sortua (gavot zuten izena eskualde horretako biztanleek, eta hortik datorkio izena).
Luis XVI.a Frantziakoaren garaian toki askotara hedatu, eta oso ezaguna egin zen. Suite barrokoetan erabili izan zen.
XX. mendean egindako gabota aipagarri batzuk: Prokofieven Classical symphony lanekoa eta Schoenbergek hari-orkestrarentzat idatzitako suitekoa.