GNz11Hartz Handia konstelazioan dagoen desplazamendu handiko galaxia da. 2015eko aurkikuntza hurrengo urtean argitara eman zen Pascal Oeschek eta Gabriel Brammerrek zuzendutako eta sinatutako artikulu batean. Bere garaian inoiz aurkitutako galaxiarik urrunena zela esaten zen, 2022an HD1 aurkitu arte. Urte batzuetan, beraz, GNz11 galaxia izan zen ezagutzen zen galaxiarik zaharrena eta urrunena.