GIF (Graphics Interchange Format) World Wide Webean sarritan erabiltzen den irudientzako fitxategi formatu bat da. Irudi estatikoez gain, animazioak sortzea ere ahalbidetzen du. CompuServek sortu zuen 1987an.
Formatu hau ezagun bilakatu zen LZWkonpresio-algoritmoa erabiltzeko zuen aukerari esker, zeina Run-Length Encoding (RLE) baino efizienteagoa den, azkena PCX eta MacPaint bezalako formatuek erabilia. Hobekuntza honi esker, irudiak azkarrago deskargatu zitezkeen.
GIF kalitate galerarik gabeko formatu bat da, beti ere oinarrizko irudiak 256 kolore edo gutxiago dituela kontuan hartuz. Kalitate altuko irudi batek ordea, 24 bitetik gorako kolore-sakonerakoa adibidez, kalitate galduko luke GIF formatura pasatzean.
Gif animatua
GIF animatua1987 urtean sortutako GIF87a erabiliz posible zen animazioa sortzea irudi asko ( hauetariko bakoitzak “frame” izena hartzen duela ) kodetuz GIF fitxategi bakar batean. Bi urte beranduago, GIF89a agertu zenean, ondorengo ezaugarriak batu zitzaizkion:
Aplikazio bakoitzaren hedapenak GIF fitxategian bertan kodeatuta.
Frame bakoitzari aurkezpen denbora bat jartzeko aukera
Testu lerroak eta ez inprimatzeko aginduak sartzeko aukera
Behin erakutsita, frame-ak zelan desagertuko diren pantailatik adierazteko aukera.
Frame batetik bestera pasatzea, erabiltzailearen agindu baten menpe egotea ala ez.