Gökovako golkoa (turkieraz: Gökova Körfezi) edo Kermeko golkoa (turkieraz: Kerme Körfezi; antzinako grezieraz: Κεραμεικός κόλπος; latinez: Ceramicus Sinus) Egeo itsasoko badia da, Bodrum eta Datçako penintsulen artean dagoena.[1]
Bere ertzetan Bodrum, Milas, Muğla, Ula, Marmaris eta Datça hiriak daude. Kos greziar uhartea golkoaren sarreran dago. Halikarnaso (egungo Bodrum) eta Keramo antzinako greziar hiriak bertan zeuden.