Fènix 11-23Joel Joan eta Sergi Larak zuzendutako katalanezko filma da, 2012an estreinatu zena [1]. Aretoetan 70.000 ikusle eta milioi erdi euroko errekaudazioa bildu zituen.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Benetako gertaera hauetan oinarritzen da kasua: 2004ko udazkenean, Èric Bertran, 14 urteko mutiko atxilotu egin zuen Espainiako Poliziak eta epaiketara eraman zuten agintariek ondoren[2].
Bertranek blog bat ireki zuen 2004an, Harry Potter eta Fenixaren Ordena liburuan nolabait ordenatua: bere zioa zen hizkuntza katalana defenditzea, eta liburu hartan bezala, defentsa horretarako ustezko ordena edo talde bat sortu zuen fikzionatuta. Fenix txoriaren izen katalanaz gain (Fènix), bloga bi zenbakik identifikatzen zuten: 11, irailaren 11gatik, Irailaren 11ko Diada delako, eta 23, beste diadagatik, Sant Jordi santuaren eguna 23an delako.
Blog hartan idatzitakoengatik, gau batean, Madrilgo talde antiterroristako 30 guardia zibil bere etxean sartu ziren eta terrorismo informatikoaz salatu zuten. Bere delitua: supermerkatu kate bati e-mail batzuk bidali izana produktuen etiketatua katalanez egiteko eskatuz[3].