Fulcanelli

Fulcanelli XX. mendeko alkimista baten izengoitia da. Haren benetako pertsonalitateaz teoria asko zabaldu dira baina, hala ere, gaur egun bere izena misterio bat da. Espekulazioetatik kanpo berari buruz dugun informazio apurrak haren liburuetatik jasotakoa da.

Le Mystere des Cathedrales liburuaren frontispizioa.

Biografia

Esan dugunez gauza gutxi dakigu bere benetako biografiari buruz. Jakin badakigu frantsesez idazten zuela eta Frantziari buruzko informazio asko zuela. XX mendeko bigarren hamarkadan Frantzian, Euskal Herrian eta Espainian (Bartzelonan eta Sevillan) ibili zen. Arte gotikoari buruz informazio handia zuen.

Haren nortasunari buruzko hipotesiak

Zabalduena zera dio: Frantziako Villiers-le-Belen 1877an jaio zela eta 1932an Parisen hil zela. Espekulazio honetatik kanpo hauek dira aipatu diren beste proposamenak:

Fulcanelli Euskal Herrian

Fulcanelliren liburu ezagunena, Le Mystere des Cathedrales, Euskal Herrian amaitzen da. Liburu horretan Fulcanellik Frantziago katedral gotiko desberdinak deskribatzen ditu eta, alkimiaren ikuspuntutik, haien sinbolismoaren inguruko ideiak azaltzen ditu. Azken kapituluan, ordea, Hendaiako elizaren ondoan dagoen XVII-XVIII mendeko gurutzeari buruzko sinbolismoa aztertzen du.[2] Horren ondorioz, gurutz hori Fulcanelliren jarraitzailentzak toki magikoa da. Haien uztez bertan munduaren akaberaren data dago jasota. Gurutzearen goiko partean latinez idatzitako testu hau dago: OCRUXAVES PESUNICA, latinez: "O crux ave spes unica"; logika okultista erabiliz horrela itzuli zuen Fulcanellik: "Il es écrit que la vie se réfugie en un seul espace", hau da, "Bizia espazio bakar batean babesten dela idatzita dago". Fulcanellik hori horrela interpretatu egin zuen: "hondamendi bikoitza heltzen denean lurralde bat egongo da heriotza bertara helduko ez dela".

Hendaiako gurutzea.

Fulcanelliren inguruko mitoak

Fulcanelliren liburuak oso teknikoak dira eta, zentzu horretan, zailak dira edozeinek irakurtzeko. Idazlea, batez ere, beste idazleen aipuei esker bihurtu da ezagun, bereziki Jacques Bergier eta Louis Pauwels idazleei esker. Haiek 1960an oso ospetsua egin zen Le Matin des magiciens liburua argitaratu zuten; bertan, errealismo fantastikoaren lemapean, mundu osoko gertaera ezohikoak jaso zituzten, ikuspuntu sasizientifikoa erabiliz. Liburu horretan Fulcanelliri buruzko hainbat gertaera azaldu zituzten: ez zegoela hilda, irudi argitsuz toki desberdinetan ikusia zela, alkimiaren azken muturrerainoko lorpena egin zuela... Haien artean, ospetsuen egin zen gertaera honako hauxe da: Bigarren Mundu Gerra baino lehen Fulcanelli eta beste alkimista bat zenbait zientzialari nuklearrekin bildu ziren; bilera haietan energia atomikoaren garrantziaz hitz egin omen zieten baita energia horrek eragin ahal zituen ondorioez ere. Zientzialariek, aldiz, ez zieten kasu handirik egin, betiere idazle bi horien arabera. Fisika nuklearrean lehendabiziko lorpenak egin zirenean, ordea, gertaera gogoratu omen zuten eta zerbitzu sekretuak jakinaren gainean jarri zituzten; nolanahi ere, alkimista haien inongo aztarnarik ez zuten lortu. Esan behar da, bestetik, Bergier eta Pauwles idazleek energia nuklearraren aldeko jarrera erakutsi zutela haien liburu horretan.

Liburuak

  • Le Mystere des Cathedrales. Paris, 1929.
  • Les Demeures Philosophales, Paris, 1930.
  • Finis Gloriae Mundi. Liburu hau antza azkena izan behar zen eta bukatu gabe utzi zuen. Honen bertsio bat dago argitaratuta baina dirudienez apokrifoa izan daiteke. Paris, 2001.

Filmak

  • The Fulcanelli Enigma[3]

Bibliografia

Erreferentziak

Kanpo estekak