Fuente gazta
| Fuente gazta | |
|---|---|
| Asturiasko gazta | |
Fuente gazta Asturiasko Printzerrian (Espainia) egiten den gazta da.
Elaborazioa
Gazta hau behi-esne gordinarekin egiten da. Gatzamia gehitzen zaio esneari, eta mamitu ondoren, lortutako masa oihal-poltsetan sartzen da gazura xukatzeko. Astebete igaro ondoren, gazurarik gabeko masa zortzi egunez gatzatzen da, aldian-aldian nahastuz, kanpoaldean azala sortzeko eta finkatzeko. Denbora hori igaro ondoren, hartzigarria gehitzen zaio, eta hiru hilabetez ontzen uzten da. Azkenik, ezti-patsa gehitzen zaio, eta jateko prest dago.
Ezaugarriak
Gazta horia da, barrualde krematsua duena. Bere izena gaztainazko ontzi edo azpil handietatik datorkio, zeinetan egiten den. Zaporea eta usaina oso sendoak eta pikanteak ditu, eta kantitate txikietan ekoizten da.
Prozesatzeko eremua
Asturiasko Proaza udalerriko hainbat herritan ekoizten da, besteak beste, Tevergan, Lenan eta Mieresen. Proazako bizilagun zaharrenen arabera, izena Ramona Fernández Garcíarengandik datorkio, Proazan El Retiro taberna zuena.
Erreferentziak
Todo sobre quesos - Mundoquesos. 2011ko uztailaren 27a.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.