Frédéric Rossif

Frédéric Rossif
Bizitza
JaiotzaCetinje1922ko otsailaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 1. barrutia eta Paris1990eko apirilaren 18a (68 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0744364 Allocine: 1032 Allmovie: p109025
Find a Grave: 7314 Edit the value on Wikidata

Frédéric Rossif (Cetinje, Montenegro, 1922ko otsailaren 16a - Paris, 1990eko apirilaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.

Ikasketak Erroman egin zituen; 1945ean Parisera joan eta hango filmategian lan egin zuen, eta 1952an ORTFn hasi zen lanean, telebistarako programak eginez. Lehen film luzea, Le temps du ghetto (1961, Ghetto garaiak), dokumental historiko erdiragarria da. Mourir à Madrid (1963, Madrilen hil), Espainiako Gerra Zibileko irudiekin egindako filma da. Dokumental asko egin zituen: Révolution d´Octobre (1967, Urriko Iraultza), Fête sauvage (1976, Festa basa), Pablo Picasso (1980). Fikziozko film bat ere egin zuen, Aussi loin que l´amour (1971, Maitasuna bezain urrun), dokumentalen mailari eutsi ez ziona.

Erreferentziak