Fromveurreko igarobidea (frantsesez: Passage du Fromveur) Iroiseko itsasoko itsasartea da, Île-Molène eta Ouessant uharteen artean dagoena. Bost itsas miliako luzera du, La Jument eta Kéréongo itsasargien artean.
Bere olatu erraldoiak- zazpi metrokoak ere direnak- eta bere itsaslasterrak- zortzi korapilokoarenak ere[1]- nabarmenak dira. Europako pasabiderik arriskutsuenetariko bat da eta bere uretan hainbat itsasontzi hondoratu dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak