François Dardan (Izturitze, Nafarroa Beherea, 1733ko ekainaren 3a - Paris, Frantzia, 1792ko irailaren 2a) apaiz katolikoa izan zen, eta dohatsu eta martiri izendatu du Erromatar Eliza Katolikoak. Apaiz egin zen 1762. urtean. Larresoroko apaiztegiko irakasle eta zuzendaria izan zen. Kristau fedearen beste aitorle zenbaitekin hil zen Parisko Karmeldarren espetxean.
Erreferentziak