Frantzisko Xabierkoaren beso ustelgabea Erroman (Il Gesu elizan) gordetzen den erlikia da, Frantzisko Xabier euskal santu katolikoaren eskuin beso erdi-momifikatua, tarteka munduan zehar bidaiatzen duena, katolikoek gurtu dezaten.
Frantzisko Xavier 1552. urtean hil zen, eta bere gorpu nonbait ustelgabea Goan dago, Indian. 1622. urtean, haren eskuin besoa moztu zuen apaiz jesuita batek (artean ez zen santua Xabierkoa, 1622an izan baitzen kanonizazioa). Beso hori, harrezkero, Josulagunen Erromako eliza nagusian dago, santuari eskainitako aldare batean.[1]
2018. urtean Kanadako 14 hiritan egon zen bisitan, horretarako hegazkinean joan zenean, bidaiari baten lekua ordaindu zutelarik agintari katolikoek.[2] 2006 artean, sei aldiz egon da besoa Nafarroan.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak