Frantzisko Antonio Elortza Agirre (Oñati, Gipuzkoa, 1798ko urtarrilaren 3a - Madril, 1873ko azaroaren 3a) EspainiakoArmadaren militarra eta ingeniaria, Trubiako Armen Lantegia zuzendu zuen eta Asturiaskoburdingintza industria bultzatu zuen. Liberala izan zen eta, horregatik, erbestea ezagutu zuen. Oviedon kale bati bere izena eman zioten.[1]
1811an artilleria eskolan sartu zen. 1814an tenienteorde gradua lortu zuen. Ideologikoki liberala zen eta 1820an sortu zen 1812ko Espainiako Konstituzioaren aldeko mugimenduan hartu zuen parte. 1823an erbesteko bidea hartu behar izan zuen liberala zelako. Lieja erbesteratua, ingeniaritza eta metalurgia ikasketak egin zituen. 1828an Espainiara itzuli zen eta han beste ingeniaritza ikesketekin jarraitu zuen. Ondoren, MarbellakoEl Pedrosoko (Sevilla) lantegiak zuzendu zituen. 1845tik 1867 arte Trubiako Armen Lantegiaren zuzendaria izan zen. Urte horiek lantegi horretarako oso onak izan ziren. Elortzak lantegia berritu zuen eta, 1850ean, Lanbide Heziketa Eskola sortu zuen. Elortzak bultzatu zituen berrikuntzak, besteak beste, hauek izan ziren: sail artistikoa sortu zuen eta lantegian teknikak berrienak ezarri zituen. 1855tik 1859ra Oviedoko Su-armen eramangarrien Lantegia zuzendu zuen. Siderurgia pribatuan ere aritu zen. 1864an landa-mariskal izendatu zuten, 1874an koronel, eta ondoren jeneral. Bere eragina hain handia izan zenez, metalurgiako enpresa pribatuaren esparrura igaro zen.[3]
Estatuko eta atzerriko sari ugariren jabe, Elorza Madrilen hil zen 1873an. Oñatin 1880an Casto de Zavala diseinatutako bustoa jarri zioten Foruen Enparantzako iturri gainean.[4] 1887ko maiatzaren 28an, Donato Argüelles y Álvarez alkatea zela, Oviedoko Udalak Elorza Jeneralaren Kalea izena ematea erabaki zuen, Norteko Geltokia eta Vegako Armen Fabrika lotzen zituen errepideari, hiriari emandako zerbitzuen oroimenez.[5]
1923an, Oviedoko Udalak Jose Piquer Duartek brontzez egindako Elorza jeneralaren monumentua inauguratu zuen Trubiako Arma Fabrikako lorategietan. Monumentuan Jeneralaren bustoa dago, gurutze bat osatzen duten bi kanoiren elkargunearen aurrean, eta bustoaren parean artilleriako piramide bat.[6]