Frantziar postal edo Postal frantses bat (ingelesez: French postcard) kartoi mehe txiki bat da, postal baten tamainakoa, eta emakume biluzi edo erdi biluzi baten argazkia erakusten du. Txartel erotiko horiek asko ekoiztu ziren, batez ere Frantzian, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran.
Hitza Estatu Batuetan sortu zen, non txartel horiek ez ziren legez egiten eta Europatik inportatzen ziren.[1] Txartelak postal gisa saltzen ziren, baina tamainagatik jasotzen zuten izen hori, ez postaz bidaltzen zirelako, legez kanpokoa baitzen irudi horiek postaz bidaltzea. Aldez aurretik ordainduta eta harpidetuta bidaltzen ziren gutun-azalen barruan. Haien tamainari esker, erraz sar zitezkeen pakete, liburu eta jaken poltsikoetan. Frantziako saltzaile ibiltariek, estankoek, likor saltokiek eta antzekoek argazkiak erosten zituzten turistei eta bezeroei saltzeko.[2]
Sarritan, emakume exotikoako erakusten zituzten, biluzi etnikoen aitzakia erabiltzeko. Argazkilari eta estudio ugarik "postal frantsesak" ekoitzi zituzten Bigarren Mundu Gerrara arte. Horietako modelo batzuek bereziki ezagun egin ziren.
Gaur egun, sarritan, liburu formatoan saltzen dira, vintage moduan.
Erreferentziak
↑The Color of Words: An Encyclopaedic Dictionary of Ethnic Bias in the United States, Philip Herbst. Intercultural Press, 1997, 86.or.
↑Human Sexuality: An Encyclopedia. Routledge, 2014, 48-49.or.[1]