Frans van Mieris Zaharra (Leiden, 1635eko apirilaren 16a – ibidem, 1681eko martxoaren 12a) Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria izan zen. Jan eta Willem semeak eta Frans biloba ere margolariak izan ziren.
Urregile eta bitxigile baten semea izan zen. Aitaren lanbideari jarraitu beharrean, bitxien eta kristalaren distirarekin eta jantziekin liluratuta marrazten ikasi zuen. Gerrit Dou eta Abraham van den Tempel tailerretan lan egin zuen.
Tamaina txikiko margolanak egin zituen, non klase aberatsen ohiturak deskribatu zituen eta alegoriak eta erretratuak ere margotu zituen. Babesle bikainak izan zituen, hala nola Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa eta Cosimo III.a Medici.
Iruditegia