Frans Verbeeck (Langdorp, 1941eko ekainaren 13a) belgikar txirrindulari ohia da. 1963 eta 1977 artean izan zen profesionala. Klasikomano handia izan zen, Belgikako klasiketan oso maila ona ematen zuena.
Biografia
Verbeecken lorpenik handienak, txirrindularitzako monumentutzat hartzen diren klasiketako batzuk izan ziren, 1974ko La Flèche Wallonne eta 1971ko Amstel Gold Race kasu. Het Volk ere irabazi zuen 1970ean eta 1972an, Luxenburgoko Tourra 1975ean eta 1976an eta Flèche Brabançonne 1977an. 1975ean E3 Harelbeke irabazi zuen.
Horrezaz gain, 1973an Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketan nagusitu zen. 1972an eta 1976an Haut-Varreko Tourra irabazi zuen, eta Niza-Seillans 1972an. Eta 3. izan zen Super Prestige Pernod Internationalen.
Bi urtez suspenditua egon zen (1964-1966) dopin kontrol batean positibo emateagatik. Haren seme bat (Mark Verbeeck) eta bi iloba (Paul De Keyser eta Willy De Keyser) txirrindulari profesionalak izan ziren.
Palmaresa
1964
1965
1969
1970
1971
1972
1973
1974
1975
1976
1977
Emaitzak Klasikoetan eta Txapelketetan
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu
Erreferentziak
Kanpo estekak