Frans Michael Franzén (Oulu, 1772 – Sabra, Suedia, 1847) finlandiar poeta izan zen, suedieraz idatzi zuena. Kreutzen Laudorioa obragatik Suediako Akademiak saria eman zion 1797an. Suediako olerkigintzan bera izan zen erromantizismoaren ezaugarri nagusiak eman zituen lehen olerkaria. Turkuko unibertsitatean irakasle egon zen. Erlijio- eta filosofia-olerkiak eta abertzaletasunaren ingurukoak eman zituen argitara. 1811n Suedian hartu zuen bizitoki eta Härnösandeko apezpiku izendatu zuten. Haren lan nagusiak: Gizonaren aurpegia, Oda Selmari (1793), Beteranoa (1793), Eden berria (1794).
Erreferentziak