Frans Floris de Vriendt (Anberes, 1516 – 1570eko urriaren 1a) margolari, grabatzaile eta diseinatzaile flandriarra izan zen.
Biografia
Lambert Lombarden ikasle izan zen Liejan; ondoren Anberesen eskulan-maisu izendatua, Italiara joan zen. Anberesko eskolako erromazalerik handienetakoa izan zen; alegorietatik eta mitologiatik hartu zituen gaiak (Aingeru matxinatuen erorketa, 1554), baina betiere ezaugarri flandriarrak gordez. Eklektizismo hori sarri azaltzen da bere koadroetan (Familia Santua), baina bere erretratuen egitura zabalak, moldaketaren malgutasunak, adierazpenen indarrak eta mugikortasunak XVII. mendeko erretratugile flandriarren ezaugarriak ditu (Emakumearen erretratua, 1554).
Erreferentziak