Frankoak (etorkinak)

Artikulu hau Erdi Aroko etorkinei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Franko (argipena)».

Frankoak, XI. mende bukaeratik aurrera Nafarroako Erresuman eta Iberiako penintsulako beste lurralde batzuetan finkatu ziren europarrei eman zitzaien deitura da, frankoen erresumakoak, gaskoi okzitaniarrak, baitziren gehienak.

Oro har, Donejakue bidetik iristen ziren franko horiek eta, Nafarroako erregeek emaniko lehentasunez baliatuz (merkataritzarako askatasuna, foru bereziak, eskubide pertsonalak, soldadutzarik ez…), indar handiko ekonomia talde bat osatu zuten Behe Erdi Aroan. Iruñea, Zangotza, Gares eta Lizarrako hirietan eraiki ziren Nafarroako auzo franko nagusiak, baina Nafarroako eremu guztietara zabaldu ziren. Guztiz ugaldu ziren frankoak Nafarroan XIV. mendea arte (biztanleen %20 izatera iritsi ziren), merkataritza eta artisautza lanetan ari izan ziren bereziki eta jatorrizko hizkuntza, okzitaniera, gorde zuten XIV. mendea arte. Istilu larriak izan ziren nafar euskaldunen eta frankoen artean (Nabarreriako Gerra, 1276-1277; Lizarrako istiluak, 1322).

Erreferentziak

Kanpo estekak