Francisco de Sá de Mirandaportugaldar idazlea izan zen (Coimbra, 1481ekoabuztuaren 28a - Quinta de Tapada, Minho, 1558komaiatzaren 17a). 1521etik 1526ra Italian bizi ondoren, Portugala itzuli zen. Italiako Errenazimentuko molde berriak egokitu nahi izan zituen Portugalgo literaturan, bai poesian, bai antzerkigintzan. Lan nagusiak hauek dira: Os estrangeiros (1528, Atzerritarrak), Os Vilhalpandos (1538, Vilhalpandotarrak) eta Fábula do Mondego (Mondegoko alegia). 1595ean argitaratu zituzten Sá de Mirandaren literatura-lan gehienak Poesiak bilduman.