Francisco Marroquín Unibertsitatea edo UFM, Guatemalako Guatemala Hirian dagoen unibertsitate pribatu eta laikoa da. 1971ko abuztuan sortu zen, libertarismoaren filosofiaren inguruan.[1] Pertsona libre eta arduratsuen gizarte baten printzipio etiko, juridiko eta ekonomikoak irakastea eta hedatzea du eginkizun. UFM 256. tokian dago Latinoamerikako unibertsitateen sailkapen akademikoko QS Latin American University Rankings-en.[2]
Historia
Lehen errektorea Manuel Ayau izan zen (1972tik 1988ra).[3]
2018ko irailaren 28an ordezkaritza bat ireki zuen Madrilen, baina haren tituluak ez dira ez ofizialak ez Espainian onartuak.[4]
Errektoreak
- Manuel Ayau (1971-1989)
- Fernando Monterroso (1989-2003)
- Giancarlo Ibarguen (2003-2013)
- Gabriel Calzada (2013-2021)
- Ricardo Castillo A. (2021 - egun)
Erreferentziak
Kanpo estekak