Francisco Guerrero (Sevilla, 1528ko urriaren 4a - Guerrero, 1599ko azaroaren 8a) espainiar musikagilea izan zen. XVI. mendeko elizako musikan, Morales bere irakaslearekin eta T. L. de Vitoriarekin batera, maisu handienetakoa izan zen. Málagako katedraleko organo-jotzaile eta Sevillako kapera-maisu izan zen. Haren obren artean aipatzekoak dira: Missa defunctorum, Liber Primus Missarum eta zenbait Passio.
Erreferentziak