Francisco Garmendia Agirrezabalaga (Azpeitia, 1946 – Zumaia, 2015eko abenduaren 3a) gipuzkoar soziologoa izan zen.[1]
Biografia
Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatean teoria politikan doktoretza eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean zientzia politikoetan lizentzia lortu zituen. Deustuko Unibertsitatean aritu zen (1977-2011), soziologia katedraduna izanik. Politika arloan, Carlos Garaikoetxearen gobernuan Hizkuntza Politika zuzendu zuen.[1][2] 18 urte zituenetik euskalgintzan lanean hasi zen eta Euskararen Aholku Batzordearen kidea izan zen.
Lan hautatuak
- Pueblo vasco y soberanía: aproximación histórica y reflexión ética
- La democracia a debate. Democracia y participación
- La soberanía en relación al pueblo vasco: dos siglos de confrontación 1802-2002, aproximación histórica
Erreferentziak