Francesco Maria Del Monte (Venezia, 1549ko uztailaren 5a - Erroma, 1627ko abuztuaren 27a) italiar kardinal eta diplomatikoa izan zen, Caravaggioren mezenas izateagatik ezaguna dena. Sixto V.ak 1588an kardinal izendatua, 1616tik eta bere heriotzaren egunera arte, Kolegio Kardenalizioren prefektua izan zen. Zortzi konklabetan hartu zuen parte eta 1621ean aita santua izatekotan izan zen.