François Morellet (Cholet, 1926ko apirilaren 30a - Cholet, 2016ko maiatzaren 10a)[1] frantses margolaria izan zen. Denboraldi batez marrazki figuratiboaren inguruan aritu ondoren, 1950eko hamarraldian abstrakziorantz jo zuen; pintura oso landua osatu zuen garai horretan. 1952tik aurrera, hizkuntza geometrikoa landu zuen, lerroez, laukiez eta hirukiez osatua. 1961-1968 urteetan, zinetismoaren protagonistetako bat izan zen, eta, Le Parc eta beste batzuekin batera, Grupe de recherche de l'art visuel taldea sortu zuen. 1963tik aurrera, neonezko hodiak erabiltzen hasi zen, eta 1970eko hamarraldian arkitektura eta pintura lotzeko lanak egin zituen. Estatu Batuetako Hard Edge minimalismoaren eta arte kontzeptualaren parekoa da Morelleten lana.
- Album de 10 sérigraphies sur 10 ans (1952-1961), François Morellet, 1975, Musée Groninger
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Erreferentziak