François Fénelon, jaiotza-izena: François de Salignac de la Mothe (Fénelon gaztelua, Sainte-Mondane, Périgord, 1651ko abuztuaren 6a - Cambrai, 1715ko urtarrilaren 7a) frantziar artzapezpiku eta teologoa izan zen.
Bizitza eta lanak
1678an, katoliko egindako protestanteen alabek ikasten zuten barnetegiko (Institut des Nouvelles Catholiques) zuzendari izendatu zuten, eta hamar urte egin zituen kargu horretan. Garai horretan idatzi zituen Traité de l´éducation des filles (1687, Nesken irakaskuntzarako gidaliburua), Traité du ministère des Pasteurs (1688, Apaizen egitekoei buruzko liburua) eta Réfutation du système de Malebranche (Malebrancheren sistema arbuiatuz).
1689an Luis XIV.aren bilobaren irakasle izendatu zuten, eta harentzat idatzi zituen Aventures de Télémaque (1699. Joan Piarres Duvoisin idazle euskaldunak itzuli zuen obra hori, 1830. urtetik aurrera[1]), Dialogues des morts (1700, Hildakoen hizketak) eta alegia-liburu bat (Fables).
Plan de Gouvernement (1710) eta Essai philosophique sur le Gouvernement civil liburuetan herrien aginpideko oinarriak finkatu zituen. Liburu horietan azaldu zituen ideiei esker, 1695ean Cambraiko artzapezpiku izendatu zuten. Bossueten États d´oraison liburuari erantzunez, Explication des maximes des Saints (1697) idatzi zuen. Bossuetek Relation sur le quiétisme (1698) idatziz erantzun zion, eta azkenik Inozentzio XII.a aita santuak haren liburuko 23 proposamen kondena zitzan lortu zuen. Fénelon erabaki horren aurrean makurtu zen, De Auctoritate liburuan esaten zuena betez.
Erreferentziak
- ↑ François FÉNELON: Telemake Euskaratzailea: Joan Piarres Duvoisin. Klasikoen gordailua. Klasikoak.armiarma.eus
Kanpo loturak