Fraideburu edo Fraileburu mendia (gaztelaniaz Pico del fraile) Gorobel mendilerroan (gaztelaniaz Sálvada) dago. 853 metroko garaiera du. Tertanga (Arrastaria Harana, gaur egun Amurrio udalerriaren barruan) herritik gora dago.
Igotzeko leku arruntena Urduña da. Dena den, Fraideburura heltzeko beharrezkoa da eskalada egitea. Mendi honetara igo zen lehen pertsona Ángel Sopeña Orueta izan zen, 1924. urtean.
Kanpo estekak