Zelularen polo bietatik gidaturiko mikrotubulu eta mikrofiruek zelularen ekuatore aldera eramaten dituzte fragmoplastoak eta hauek bata bestearekin elkartuz doaz. Hasieran zelularen nukleoaren diametroa hartzen du[2] baina ondoren zelula plaka handituz joaten da zelula biak erabat banatzeraino[5]. Zelula plaka handitzen ari denean erretikulu endoplasmatikoaren atal batzuk harrapatuta gelditzen dira eta plasmodesmoak sortzen dira, hau da, zelula alaben arteko komunikazio kanalak[6].
Funtzioak
Funtzio ugari izan ditzake, hona hemen aipagarrienak[7]:
Zelula plaka abiatzen du.
Zelula hormaren erdiko xafla osatzen du Golgiren aparatutik ekarritako materialarekin (pektinak nagusiki).
Historia
Fragmoplasto izena 1912. urtean erabili zen aurrenekoz. Grekerazkophragmos (hesia, itxitura) eta plastós (sortua) hitzen elkarketatik dator[8].
Erreferentziak
↑P.H. Raven, R.F. Evert, S.E. Eichhorn. (2005). Biology of Plants (7th Edition). W.H. Freeman and Company Publishers, New York ISBN0-7167-1007-2..